Gure ihinztagailu-familia bakoitzak berezitasun desberdinak ditu eta horregatik, sektorearen, erabili beharreko kimikoen eta edukieraren arabera sailkatzen ditugu.Aurkitu zure produktua.
Zein ihinztagailu komeni zait?
Non eros dezaket IK Sprayers bat?
Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat nondik idazten diguzun esanez. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan gertuen dituzun saltokiei buruzko informazioa emateko.
NIre ihinztagailuak ez du presiorik hartzen
Presioa sartu dut deposituan dagoeneko, zurtoina bakarrik igotzen da eta likidoa ateratzen da kameratik
Garbitu kameraren itzulera-kontrako balbula eta eusteko azalera. Hondatuta badago aldatu balbula.
165 pieza modelo guztientzako.
1118 pieza IK ALK modeloentzako.
Segurtasun-balbula ez da askatzen
Bota olio lubrifikatzailea barne-mekanismoan.Isuri tanta lubrifikatzaile batzuk malgukiaren gainean, eta mugitu balbula gora eta behera, barne-mekanismoa bustitzeko.
Nire IK Foam buxatuta dagoela dirudi edo/eta ez du nahikoa produktu botatzen
Lortzen dudan apar mota ez da nire aplikaziorako egokiena
Ziurtatu ihinztatu beharreko kimikoak propietate surfaktatzaileak dituela (apar-eragileak) eta fabrikatzaileak gomendatutako diluzioa erabiltzen ari zarela.
Aukeratu lortu nahi duzun apar mota eta jarri mixer egokia zure beharren arabera; Berdea bits-lehorrerako, grisa, erdi-bidekorako eta laranja bits-likidorako.
Sartu presioa ihinztagailuan segurtasun-balbula atera arte.
Guzti hori egiten saiatu naiz eta nire ihinztagailuak ez du funtzionatzen
Ik Sprayers-en etengabeko hobekuntzan sinesten dugu, eta erabiltzaileak gure ekipoekin duen esperientzia zehatz-mehatz ezagutzea interesatzen zaigu. Atal honetan zerrendatzen ez den arazoren bati aurre egin behar badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan: iksprayers@goizper.com.
Zer gertatzen den hobeto ulertzen lagun dezaketen argazkiak edo bideoak bidaltzea eskertuko dizugu.
Nire ihinztagailua garbitu beharko dut erabiltzen dudan bakoitzean?
Zure ihinztagailuaren garbiketari buruz jakin behar duzun guztia ihinztagailu bakoitzaren erabilera-eskuliburuaetan kontsulta dezakezu. Hala ere, komeni da kimikoaren fabrikatzaileari informazio zehatza eskatzea, sortutako hondakina nola ezabatu behar den jakiteko.
Nola garbituko dut nire ihinztagailua?
Zure ihinztagailuaren garbiketari buruz jakin behar duzun guztia ihinztagailu bakoitzaren instrukzio orrien gidaliburuan ontsulta dezakezu.
Gogoratzen dizugu erabilgarri dituzula mantentze-lanetarako kitak zure ihinztagailua beti prest edukitzeko.
Ba al duzu ordezkorik?
IK ihinztagailu guztiek ordezko piezak dituzte, erraz ordezteko modukoak, bai eta mantentze kit-ak ere, ihinztagailuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko.
Ba al duzu osagarririk?
Osagarri aukeraketa zabala dugu hots, mahukak, lantzak, luzagarriak eta edukia identifikatzeko txartelak.
Banatzaile izan nahi dut. Nola jar naiteke zuekin harremanetan?
Bidali e-mail bat iksprayers@goizper.com helbidera. Gure saltzaileetako bat zurekin harremanetan jarriko da.