Erabilera bakoitzaren ondoren, ihinztagailuari presioa kendu eta garbitu.
Hondakinak jaso eta deuseztatu legislazioaren, preskripzioen eta erabilera arauen arabera.
Pitan buxadura gertatzen bada, urarekin garbitu objektu metalikorik erabili gabe.
Eskulekuaren filtroa buxatzen bada, desmuntatu eta urarekin garbitu.
Ihinztagailua babesean gorde, izozteak eta bero handiak ekiditeko (5°C eta 30°C bitartean).
Junten biziraupena luzatzeko, ihinztagailuaren parte mugikorrak sarri labainarazi.
Segurtasun arauak
Erabiltzen den produktu kimikoaren bilgarrian fabrikanteak gomendatutako preskripzioak eta dosiak errespetatu.
Produktuaren ingestioa ekiditeko, ez jan, ez eran eta ez erre prestatze eta ihinztatze prozesuan.
Ez ihinztatu pertsonetara, animalietara, instalazio elektrikoetara, sugarretara, su irekira edo beste sutze iturrietara.
Intoxikazio baten kasuaren aurrean, zure medikuarengana jo eta produktu kimikoaren bilgarria eraman.
Ez bota inoiz produktu kimikoen hondakinak ur iturrietatik gertu, putzuetara, etab.
Babesten duen ekipamendu egoki bat erabili produktuaren kontaktua azalarekin, ahoarekin eta begiekin ekiditek: maskarak, betaurrekoak, eskularruak, zapatak, etab.
Ihinztagailua erabili aurretik, instrukzio orriak irakurri. Aparatua ez eraldatu. Segurtasun balbula ez blokeatu edo jo. Aparatua hondatuta, deformatuta edo bere forma aldatuta badu ez erabili. Mahuka, depositua, eskulekua edo beste konexioren bat hondatuta dagoela ikusten baduzu, ez saiatu konpontzen, berri bategatik aldatu.
Ihinztagailua umeen irismenetik urrun mantendu.
Ihinztagailua bideragarriak diren produktu kimikoekin bakarrik erabili.
Fabrikatzailearen osagarriak eta ordezko piezak soilik erabili. Ez gara beste fabrikatzaileen piezek eragin dezaketen kalteez kargu egingo.