Free cookie consent management tool by TermsFeed

Guri buruz

IK Sprayers

Aditutik aditura

Goizper Ihinztadurak Smart Spraying irtenbideak diseinatzen, egiten eta merkaturatzen ditu hainbat sektoretarako: nekazaritza eta baratzezaintza, lorezaintza, industria, izurriteen kontrola, epidemien eta birusen kontrola, eraikuntza, automozioa eta garbiketa profesionala, besteak beste.

Goizper Groupek ISO 9001 araua betez lan egiten du. Kanpoko auditoreek bermatu dute egin dituzten aldizkako berrikuspenetan.

Goizper Group kooperatibak industria-sektoreei zuzendutako ihinztadura-negozioaren marka da IK. Enpresa sortu zenetik, produktu iraunkorrak, seguruak eta berritzaileak eskaini ditugu segmentu profesionalenetan: eraikuntza, garbiketa eta desinfekzioa, industria eta mantenua, automobilgintza eta auto garbiketa, izurriteen kontrola eta elikagaigintza.

  • Gure marka

    IK markaren atzean nazioarteko talde bat dago, ihinztadura-bide berriak garatzeko grinak bat egin dituen pertsonek osatua; gure helburu nagusia, tresnen segurtasuna, irmotasuna eta errendimendua arrakastaren gako diren aplikazioetan, erabiltzaileei lana erraztea da.

  • Bezeroari, lorpenari, aldaketari, berrikuntzari eta parte-hartzaileen garapen pertsonalari bideratutako marka da IK. Soluzio berriak diseinatzerako orduan, gure filosofia, erabiltzaileen beharrak ulertzen saiatu eta merkatuaren gabeziak antzematean oinarritzen da; horrela, arazoen aurrean erantzun hobea eman, lana erraztu eta aurrera egiteko aukera ematen diguten produktuak garatu ahal ditugu. Produktu hauek egiteko, erresistentzia goreneko materialak erabiltzen dira, arretaz hautatuak, erreminta profesional baten eskakizunak betetze aldera.

    Gure estrategiaren oinarria da balio erantsia ematen duten eta gure erabiltzaileetara hurbiltzen gaituzten ihinztadura-soluzioak etengabe garatzea, merkatu globalean dugun kokapena finkatuz.

Batu eta aukeratu zure IK-a

Urtero IK marka handituz doa eta gero eta presentzia nabariagoa du mundu osoan. Gaur egun, IK 5 kontinenteetako 110 herrialde baino gehiagoren behar desberdinetarako irtenbide berriak garatzen dabil etengabe. Banaketa-sare handia dugu, gure produktu eta zerbitzu guztiekin txoko guztietara heltzea helburu duena, gure bezeroen gogobetetasuna bermatuz.

Aukeratu hurbilen duzun banatzailea
Europe
America
Africa
Asia